ruralism / Slovenia

TEHOVEC

Ljubljana (Eslovenia) inguruko herrietan, mendian kokatzen diren baserri multzoak husten joan dira urtetan zehar eman den nekazal aktibitatearen beherakadaren ondorioz. Proiektu honen helburua Medvode herriko Tehovec auzoan hutsik dauden eraikinetan aktibitate berriak proposatuz jatorriz bertakoak diren familiei bertan ogibide bat garatzeko aukera eskaintzea zen. Horretarako hiru anai-arreben ogibideen hipotesi bat egin zen eta nekazaritza/abeltzantza mantenduz bertan nekazal-turismo espezializatu bat txertatzea planteatu zen.
Auzoaren izaera eta jatorrizko Esloveniar baserriaren tipologia errespetatuz interbentzio minimoak eta efektiboak besterik ez ziren planteatu. Orohar, bertan aurkitzen ziren eraikinak moldatu, pabimentuak aldatu eta zuhaitz batzuk gehitu.

0 comentarios:

Publicar un comentario