analisia
1. BIZKAIGANE / ZALLOBANTE / METXIKA
Bizkaigane eta Zallobante Metxikaren alboan dauden bi auzo dira, ez dira Errigoiti herriarenak baino Metxikako bizilagunek egiten duten heuren erabileragatik zonalde honek multzo bakarra osatzen du. Auzo bakoitzeko biztanleek astegunak beraien auzoan pasatzen badituzte ere, asteburuetan Zallobanteko eliza eta txoko/tabernaren bueltan biltzen dira gehienak. Bizkaiganeko ermitara buelta ere ohiko beste ekintza bat da asteburuetan. Kanpotik zaldian, mendi bizikletan edo mendi martxan jendea ere hurbiltzen da asteburuetan.
2. METXIKA
- 12 baserriz osatutako auzoa, erdiak erabilera gabe daude
- baserrien kanpokaldea garai bateko 3 ogi-labe mantentzen dira
- errepideak bitan zatitzen du
- maldan eta belardiez inguratua, basoak bigarren planoan agertzen dira
- ez dago espazio publiko definiturik, orubeak eta bideak antolatzaile
- biztanleen gehiengoa adin nagusikoa da
3. PROPOSAMENA
Auzotarrekin hitz egin ondoren auzoak biztanle defizita duela ikusi genuen, bertakoek jende gehiago nahi dute bertan. Metxikara bizitzera doazen familien ogibidea ogi produkzioarena izango da. Nekazal ustiapenari dagokionez auzoaren erdian kokatzen den soro nagusian artoa ereitea planteatzen da, bertako ogi mota espezifiko bat produzitzeko. Gainontzeko ogia egiteko behar den garia erositakoa izan beharko luke auzoa garia ereiteko gune aproposean ez kokatzeagatik. Auzolan gisa aintzinako denboretan baserri bakoitzak bere labean ogia egiteko zuen lanagatik eta hauetako hiru labe oraindik bertan egoteagatik ogiaren produkzioak bisita kulturak bultza ditzakela ere pentsatzen dugu.
Etxebizitzei dagokionez, erabilera gabe dauden baserrien oinak moldatzetik hasi eta auzoa egituratzeko gehienez pare bat etxebizitza berri eraikitzea proposatzen da.
Gaur egun espazio publiko amankomun bat ez izateak auzotarren bilera edo hartuemanak mugatzen ditu, horregatik Metxikako goialdean aurkitzen diren baserrien artean areto multifuntzional bat jasoko duen plaza bat antolatzea pentsatzen da.
airean ditugun galderak...
Hace 13 años