A1. ematea



Landa eremua :
espazio publiko + produkzioa + bizitzetxea + ekipamendua =  EUSKARRIA 
- = +




Eraikina 10m argidun portikoek egituratzen dute 5 metroka. Era honetara produkzioa lan eremuka jasoaz eta etxebizitza unitatea sortuz.

Planteatzen dugun euskarria moldagarria da eta beharrizanen arabera etxebizitza tipo ezberdinak sor daitezke.


Bi eraikin osagarri proposatu ditugu, batak arto-ogi ekoizpena eta bertako langileendako etxebizitzak jasotzen ditu eta besteak erabilera anitzetarako espazioaz gain herritar berri posibleentzako etxebizitzak.
1)Ogi ekoizpen + etxebizitzak


Behe oinean arto-ogia ekoizteko lan prozesu linealaren arabera banatuta dago. Hiru eremuk osatzen dute,
1_Haziaren manipulazioa (bildu eta xehetu) 
2_Elaborazioa ( nahaste, oratze eta erreketa)
3_Denda (hoztea eta salmenta)




2)Erabilera anitzetarako espazioa + etxebizitzak
Kanpoan eta barnean gertatuko diren erabilerei zerbitzua emateko espazioaz gain ezinduentzat egokitutako etxebizitza bat proposatu dugu behe oinean.



Eraikuntza sistema gisa zera aukeratu dugu,
hormigoi armatuzko harlauza zimendu,
altzairuzko egitura portikatua,
egurrezko barne akaberadun sandwich panelak eta beira itxituretan.





landa auzoaren gaurkotze proposamena

01 ANALISIA :Landa gunearen ikerketa_ Errigoiti Metxika

Urdaibai nekazal garrantzizko gunea dela argi dago. Lurralde antolamenduari dagokionez nekazaritzarako lur erabilgarrienak direnen antolaketa honetan ikus daite:
plan partzialetik hartuta

Bizkaigane-Zalobante-Metxika harremana aztertu dugu ondoren, bertako eraikinen erabilerak,
eta biztanleen okupazioa astegun eta asteburuetan:

Metxika auzoaren berezko partzelazioa aztertzeari ekin diogu bertan hirigintza planak eragiten dituen mugez jabetu gara, landagunea hirigunea bezala antolatuz.

Baserriak bolumetria oso antzekokoak dira(15x20mtako oinak + gehigarriak), batzuk hutsik daude eta askok ogia egiteko labe propioa dute edo izan zuten garai batean.

1/1000 eskalako maketa egin dugu berezko malda ikusteko, interbentzio maila zenbatekoa izango den erabakitzen hasteko eta baserrien harteko harremana nolakoa den barneratzeko.

Bapateko proposamena ARTO-OGIAREN produkzioa oinarri izango duen landa interbentzioa izango da.
Arto ekoizpenak garrantzia du urdaibain.


Arto-ogiaren elaborazio prozesua:
+ = -

02 GAURKOTZE PROPOSAMENA


Lekutzea 1/1000

Landa eremua =
espazio publikoa + produkziogunea + bizitzetxeak + ekipamendua


Azpiegitura planteatzeko erabilera posibleak zerrendatu ditugu:
- produkzioan elaborazio pausuak
- bizitzetxean beharrizanen araberakoak, malguak
- ekipamenduan liburutegia, haurtzaindegia, film emanaldia, bilerak, afariak, ziberharremanak...
- esp. publikoa landa produkzio aktibitateak, haur jolasak, kale zinema, paseatu, erlaxatu,  elkartu...

Baserriaren berinterpretazioa:
bolumen estandarizatua----beharrizan berrietarako doitzea (modulazio zabalgarria)

Bolumen berrien programa: 
        1. produkzioa + etxebizitzak
        2. ekipamendua + etxebizitzak

Espazio publikoa:




lekua + proposamena

analisia
1. BIZKAIGANE / ZALLOBANTE / METXIKA
Bizkaigane eta Zallobante Metxikaren alboan dauden bi auzo dira, ez dira Errigoiti herriarenak baino Metxikako bizilagunek egiten duten heuren erabileragatik zonalde honek multzo bakarra osatzen du. Auzo bakoitzeko biztanleek astegunak beraien auzoan pasatzen badituzte ere, asteburuetan Zallobanteko eliza eta txoko/tabernaren bueltan biltzen dira gehienak. Bizkaiganeko ermitara buelta ere ohiko beste ekintza bat da asteburuetan. Kanpotik zaldian, mendi bizikletan edo mendi martxan jendea ere hurbiltzen da asteburuetan.
2. METXIKA
         - 12 baserriz osatutako auzoa, erdiak erabilera gabe daude
         - baserrien kanpokaldea garai bateko 3 ogi-labe mantentzen dira
         - errepideak bitan zatitzen du
         - maldan eta belardiez inguratua, basoak bigarren planoan agertzen dira
         - ez dago espazio publiko definiturik, orubeak eta bideak antolatzaile
         - biztanleen gehiengoa adin nagusikoa da
3. PROPOSAMENA
Auzotarrekin hitz egin ondoren auzoak biztanle defizita duela ikusi genuen, bertakoek jende gehiago nahi dute bertan. Metxikara bizitzera doazen familien ogibidea ogi produkzioarena izango da. Nekazal ustiapenari dagokionez auzoaren erdian kokatzen den soro nagusian artoa ereitea planteatzen da, bertako ogi mota espezifiko bat produzitzeko. Gainontzeko ogia egiteko behar den garia erositakoa izan beharko luke auzoa garia ereiteko gune aproposean ez kokatzeagatik. Auzolan gisa aintzinako denboretan baserri bakoitzak bere labean ogia egiteko zuen lanagatik eta hauetako hiru labe oraindik bertan egoteagatik ogiaren produkzioak bisita kulturak bultza ditzakela ere pentsatzen dugu. 
Etxebizitzei dagokionez, erabilera gabe dauden baserrien oinak moldatzetik hasi eta auzoa egituratzeko gehienez pare bat etxebizitza berri eraikitzea proposatzen da.
Gaur egun espazio publiko amankomun bat ez izateak auzotarren bilera edo hartuemanak mugatzen ditu, horregatik Metxikako goialdean aurkitzen diren baserrien artean areto multifuntzional bat jasoko duen plaza bat antolatzea pentsatzen da.

landagunea.interbentzioak.aipatzekoak

landagunea.interbentzioak.aipatzekoak

ruralism / Slovenia

TEHOVEC

Ljubljana (Eslovenia) inguruko herrietan, mendian kokatzen diren baserri multzoak husten joan dira urtetan zehar eman den nekazal aktibitatearen beherakadaren ondorioz. Proiektu honen helburua Medvode herriko Tehovec auzoan hutsik dauden eraikinetan aktibitate berriak proposatuz jatorriz bertakoak diren familiei bertan ogibide bat garatzeko aukera eskaintzea zen. Horretarako hiru anai-arreben ogibideen hipotesi bat egin zen eta nekazaritza/abeltzantza mantenduz bertan nekazal-turismo espezializatu bat txertatzea planteatu zen.
Auzoaren izaera eta jatorrizko Esloveniar baserriaren tipologia errespetatuz interbentzio minimoak eta efektiboak besterik ez ziren planteatu. Orohar, bertan aurkitzen ziren eraikinak moldatu, pabimentuak aldatu eta zuhaitz batzuk gehitu.

landscape and environmental preservation

GRADASCICA

Interbentzio hau, Ljubljana (Eslovenia) zeharkatzen duen Ljubljanica ibaiaren ibai-adarren ertzak atontzea bilatzen zuen proiektu nagusi baten atal bat da, Gradascica ibai-adarrari dagokiona. Ikasle bakoitzak landutako ibai-adar sekzioak batzetik, ibaia bizkarrezurtzat zuen espazio publiko jarraia sortu zen. Oinezko eta bizikletentzat hiri guztian zehar zabaltzen zen paisaia organikoago bat sortuz. 

etxebizitza berriak Errigoitin

Metxika Journal